BAFFEST 2021eko emakume argazkilarien lehiaketaren irabazlea
Cris P. Lareo (Bilbo,1977). Zientzia Politikoetako lizentzia atera zuen Euskal Herriko Unibertsitatean 2000. urtean. Argazkigintzak, zinemak eta pinturak gazte-gaztetatik erakarrita, prestakuntza jaso zuen Bilboko Argazkilaritza Garaikidearen Zentroan (CFC), eta 2015-2016 ikasturtean, Egileen Argazkilaritzari buruzko urteko masterra egin zuen, Ricky Dávila tutore izan zuela.
2018ko urtarrilean Argazkilaritza Dokumentaleko sei hilabeteko modulu bat egin zuen Bilboko CFCn, Asier Larrazak, Lurdes Basolík eta Jon Cazenavek emanda.
Lareoren lan ia-ia guztiak argazki analogikoz eginda daude, eta hainbat gai behin eta berriro jorratzen dira, hala nola dokumentazioa eta artxiboen berrikuspena, abstrakzioa eta esperimentazioa teknika batzuk erabiliz, besteak beste, esposizio bikoitza, argazki-makina lomografikoen erabilera, erabili eta botatzeko argazki-kameren erabilera eta negatiboak eskaneatzean egindako esku hartzea.
3 argazki-libururen autoedizioa egin du: “Kubatarraren biloba” (2022); [H]U[N]KITU NI (2021), Aitane Landa Goñi argazkilariarekin batera, eta “Blue Line” (2018). Argazki-lehiaketa batzuetan parte hartu du, besteak beste, Baffest, Getxophoto edo Explora festibaletan, eta hainbat hedabidek argitaratu dituzte haren lanak, adibidez, Fisheye, Clavoardiendo edo LF magazinek.
2021ean, euskal argazkilari onenaren saria irabazi zuen Barakaldoko Baffest argazki-festibalean, “Kubatarraren biloba” lanari esker.
Harremanetarako informazioa: www.crislareo.com