Atal nagusia
“Bizitzan aurrera egin ahala, hazi eta gure seme-alabak izatean, haur gisa geratzen zaiguna deskubritzen dugun unea da”.
Tatjana Schlör-ek, familiako album gisa, bere seme-alaben eta haien lagunen unibertso kutuna beste modu batean erakusten du, haurtzaroaren irudikapen edulkoratu tipikoetatik urrun. Haurtasun garaiko denbora argitsu batean murgiltzen gaitu, batzuetan oso bizkor igarotzen den denboran, eta beste batzuetan motelki, baina betiko gure barnean geratuko zaiguna.
Artistaren biografia
Jaio zenetik, Tatjana Schlör , Asia, Espainia eta Alemania artean mugitu izan da, 13 urtez udak Jakartan igaroz. Orain dela gutxi arte, ez da hiru urte baino gehiago herrialde berean bizi izan. Etnologia eta arte grafikoak ikasi zituen Alemanian, moda diseinua Madrilen, Europar Diseinu Institutuan eta argazkilaritza Blank Paper Eskolan. Bertan, besteak beste, Ricardo Cases eta Julián Barón-ekin hasi zen bere proiektuak garatzen.
Gaur egun, batez ere Alemaniako aldizkariekin kolaboratu eta lan egiten du, besteak beste, Die Zeit, Süddeutsche Zeitung, Stern Verlag bezalako bezeroekin, beti ere begirada haurtzaroan eta nerabezaroan oinarrituz. 2019an bere lehen argazki liburua argitaratu zuen Debacle Ediciones-ekin “How long is forever” izenburupean.