Vitoria-Gasteiz, 1977.
Euskal Emakume Argazkilari berrien lehiaketa irabazlea 2020.
www.mariaazkarate.com
Erakusketa Retiro kalean dago. Barakaldon.
Hirugarren Paisaia.
Bere “Hirugarren Paisaiaren Manifestua” testu laburrean, Gilles Clement, lorezain eta paisajista frantziarrak, hondar-espazioak biodibertsitatearen erreserba nagusienetakoak bezala azpimarratzen ditu. Lugorriak, lursail hutsak, ezpondak, leku abandonatuak… jarduera ekonomikotik kanpo dauden espazioak, aberastasun botaniko eta biologiko handia dutenak.
Lurraldearen atal ahaztuekiko begirada horrek, logika berriak agerian jartzen ditu, espazio horiekin dugun harremana ez ezik, gure gizarteak ere birpentsatzeko aukera ematen digutenak. Hirugarren Paisaiak metafora indartsu gisa funtzionatzen du, eta marjinak aniztasun-eremu gisa balioesten ditu, giza portaeren homogeneizazio gorakorraren aurrean.
Hirugarren paisaia administrazioaren ahanzturaz elikatzen da. Ikusezintasuna da bere babesik onena. Hirugarren Paisaiaren garapen biologikoa inakzio printzipioan oinarritzen da. Pakean uzten badugu, baso bihurtuko da. Dinamika horreek, gaur egungo botere-moduekiko intsumisio-eremu bihurtzen du.
Beraz, Hirugarren Paisaiak gure gaurko irrika handienetako bi adierazten ditu: ingurumenaren birsortzearen promesa eta hiperzaintzatik eta globalizazioaren korronte homogeneizatzaileetatik alde bizitzeko aukera. Utopia garaikidea.
Lan honek harriduraz aztertzen du Hirugarren Paisaiaren aniztasuna. Bere estadioak erretratatu dira, hutsik dagoen lurzatitik erabat eratuta dagoen bigarren mailako basoraino, gizakiaren presentziarekin zerikusia duten egoerak inbentariatuz. Herbarioak berrehun espezie baino gehiago ditu.