Barakaldoko Argazki Jaialdia (BAFFEST), Barakaldoko Udalak eta FOTOPOP produktoreak antolatutako emakume argazkilarien lanak erakusten dituen argazki hiri-jaialdiak, nazioarteko artistak izango ditu lehen aldiz ekainaren 1tik 21era ospatuko den edizio berri honetan. Bigarren urtez, Barakaldo herria argazkilaritzaren hiriburua bilakatuko da, hamaika emakumezko artisten erakusketekin. Adibidez, Esher Ferrer (Euskadi), Pauline Frague (Frantzia), Sofía Ayarzagoitia (Mexiko), Rita Puig-Serra (Catalunya) eta Helena Goñi (Euskadi) egongo dira Atal Nagusiaren barruan. Formatu handiko argazkiak bost hiri-espazio eta espazio natural bat lotzen dituen ibilbide baten zehar begietsi ahal izango dira.
“Auzokide asko harritzea lortu zuen BAFFESTek bere lehen edizioan. Orain, hiritarren itxaropenak betetzearen erronkaren bidez, jaialdia sendotzen saiatuko gara”, azaldu du Nerea Canterok, Kultura eta Euskara arloko zinegotziak, David de Haro -Fotopop Produktorearen arduraduna- eta Lehiaketa Atalean hautatutako sei argazkilariekin (Tamara López Seoane, María Aurtenechea, Teresa del Romero, Asun Martínez, Ángela Losa eta Andrea Abila) egindako aurkezpenean.
Aurten, Atal Nagusiak bost argazkilarien presentzia izango du gai komun batekin: intimitatea. Parisko Jeu de Paume museoaren laguntzailea den Érika Goyarrola bilbotar komisarioa eta ikertzaileak, jaialdiko erakusketak komisariatuko ditu. Esther Ferrer (Donostia, 1937), espainiar argazkilaritzan beso luzeko emakumea, BAFFESTen egongo da berriz ere Bide Onera Enparantzan jarriko den obrarekin. Ferrer, 2008ko Arte Plastikoen Sari Nazionala, hirurogei urte baino gehiago darama munduan zehar museo eta galeria garrantzitsuenetan erakusketak egiten.
Aurten jaialdiak nazioarteko bi sortzaileei irekitzen ditu bere mugak: Pauline Frague (París, 1975) argazkilari frantziarrak eta Sofía Ayarzagoitiak (Monterrey, 1987) mexikarrak, Hizkuntza Eskolako lorategietan eta Herriko Plazan erakutsiko dituzte bere argazkiak hurrenez hurren.
Errekatxo auzoa da Rita Puig-Serra Costa (Bartzelona, 1985) argazkilari katalanaren lana erakusteko aukeratutako espazioa. “Iaz herritarrei gehien harritu zitzaien gauzenetarikoa Errekatxo auzoko espazioa izan zen; toki berritzailea, ezberdina eta artea herriko biriki berdean ezin hobe integratzen duena. Beraz, berriz ere, BAFFEST leku honen egokitzapena egiteari ezin genion uko egin”, aipatu du Canterok.
Artista nagusien zerrenda Helena Goñi (Bilbao, 1980) gonbidatutako artistak osatzen du, BAFFEST2016ko lehiketaren irabazlea izan ondoren lortutako eskubidea. Goñiren lana Anaien Parkean ikusteko aukera egongo da.
Érika Goyarrola komisarioak egindako lana goraipatu du David de Haro zuzendariak, hain gaztea den jaialdi batean kalitate handiko artista eta lanez osatutako erakustaldia sortzeagatik. Honek ere, lehen edizioak eduki zuen harrera hona egiaztatzen du.
Lehiketa Atala
Foruen Pasealekuak BAFFESTen Lehiaketa Atalean epaimahaiak hautatutako sei euskal emakume argazkilarien lanak batuko ditu. Aurtengo berritasun nagusia artistak hautatzeko modua da. Jaialdiaren antolakuntza taldeak aurreko otsailean Euskadin bizi edo jaiotako sortzaile berrientzako deialdia atera zuen, hirurogeita hiru proposamen jaso direlarik.
Herriko kale nagusiak, Tamara López Seoane, Ángela Losa, Andrea Abalia, María Aurtenechea, Teresa del Romero eta Asuntzi Martínez – azken honek argazkilari barakaldotar gonbidatua bezala- artisten lanak hartuko ditu. 2018an, Barakaldon, ordaindutako bere lanaren erakusketa izango da irabazlearentzako saria.
Zentzu honetan, David de Harok oso pozik azaldu da partaide kopuru handiagatik (hirurogei baino gehiago), baita jasotako lanen kalitateagatik ere. Honek, argazkien bidez istorioak kontatzen eta hitz egiten dauden pertsona kopurua oso handia dela adierazten digu.
Ekintza paraleloak
2016. urtean, argazkilaritza herritar guztiei hurbiltzeko asmoz jaio zen BAFFEST, arte honen ezagutza eta herritarren adina kontuan izan gabe. Hau dela eta, erakusketetaz gain, mota ezberdineko ekintza asko programatu egin dira, gehienak doanezkoak. Bisita gidatuak, animazioa eta haurrentzako kontzertua, mahai-iguruzeta hitzaldiz betetako jardunaldia, ekintza solidarioa, etab.
Ostegun goizean, ekainak 1, jaialdiari eta erakusketa guztiei hasiera emango zaio Bide Onera Enparantzan, agintari ezberdin eta Atal Nagusiko artistak parte hartuko duten jendaurreko ekitaldi batekin.
Familientzako eguna ekainak 4 igandea izango da San Bizente Parkean ospatuko den Txikifoto ekintzarekin. Halaber, La Absurda Zurda taldeak bere lanaren aurkezpenean partaide egingo die bildutako ume eta guraso guztiei eta Gerente pop musika taldearen kontzertuarekin gozatzeko aukera izango dugu.
Ekintza solidario bat ere ez da faltako aurtengo edizioan. Ekintza hau ekainaren 11 igandean izango da Herriko Plazan, eta hurbildutako herritar guztiek BlackKamera Argazkilaritza Dokumentalaren Eskolako ikasleek ateratako formatu txikiko ehundaka argazki etxera eramateko aukera ahal izango dute dohain baten truke. “Hau da BAFFEST bezalako jaialdi bati erakargarri egiten diona, familientzako jarduerak eta ekintza solidarioak herrira hurbiltzen diren aldi berean emakumezkoen sinadura duen maila handiko argazkilaritzaz gozatzeko aukera dagoela”, azpimarratu du Canterok.
Ekainak 17 larunbata goizean Clara Campoamor Kultur Etxean II BAFFEST Argazkilaritza Jardunaldiak hartuko ditu. Bertan, Érika Goyarrola jaialdiaren komisarioaren aurkezpena, sektoreko pertsona ospetsu baten hitzaldia eta Clavoardiendo aldizkariaren zuzendaria den Roberto Villalón (moderatzaile bezala), Helena Goñi, Rita Puig-Serra eta Sofía Ayarzagoitia artisten partaidetza izango duen mahai-ingurua izango dira.
Gainera, zenbait Barakaldoko ikastetxe eta argazki eskolekin hamar bat bisita gidatuak dauzka hitzartuak jaialdiaren antolakuntza taldeak.
Maiatzean eta Irailean
Aurten Barakaldoko kultur-bizitzan bere presentzia handitzeko erronka dauka BAFFESTek. Horretarako, ekaineko programazio ofizialaz kanpo bi ekintza berri programatu ditu.
Lehenengoa maiatzaren 13an eta 14an, BIC Bizkaia Ezkerraldean Estela de Castro argazkilariak emandako bi erretratu tailerrak izango dira (dagoeneko leku libre gutxi gelditzen dira). Bigarren ekintza, aldiz, Munoa jauregian izango da irailean eta bere edukiera hurrengo egunetan argituko dizuegu.
Ordutegiak jakiteko eta informazio gehiago beharrez gero eskuko programa begiratu dezakezue. 17an izango den jardunaldi eta Estela de Castroren tailerrentzako lekua ez da gordeko, partehartzaileak heltzen diren heinean sartuko dira aforoa bete arte. Horretarako ezinbestekoa da jaialdiaren antolakuntzarekin kontaktuan jartzea info@baffest.com helbidera posta elektroniko bat bidaliz.