Barakaldoko Udalak antolatzen duen Barakaldoko BAFFEST Argazki Jaialdiaren IV. Edizioa dagoeneko motorrak berotzen hasi da gaur goizean formatu handiko argazkiez osatutako hiri-jaialdiaren xehetasunen aurkezpenarekin. Nahiz eta herritar guztiei zuzenduta dagoen festibala izan, emakume argazkilariak dira protagonista nagusiak. BAFFEST 2019, alde batetik, datorren martxoaren 15arte bere lanak aurkezteko epea duten Euskadin bizi edo jaiotako emakume argazkilariei zuzenduta dagoen Euskal Argazkilarien Lehiaketaz, eta beste aldetik “Zein da nire lekua?” galderari buruz gogoeta egingo duen Miren Pastor komisariatua dagoen Atal Nagusiaz, eratuta dago.
Amaia del Campo Barakaldoko alkateak, festibalari hasiera eman dion prentsaurrekoan azaldu ditu aurtengo edizioaren xehetasunak. Ura Iturraldek, 2018ko Euskal Emakume Argazkilarien Lehiaketaren irabazleak, “Hidden Iran” lana aurkeztuko du jaialdiaren bukaerarte (maiatzaren 31a). Gaur goizean, Miren Pastor Atal Nagusiko komisarioak eta Ura Iturralde argazkilariak parte hartu duten emakume argazkilariak agerian jartzen dituen jaialdi honen aurkezpenarekin batera, Barakaldoko kaleetara heldu diren formatu handiko lehenengo sei argazkiak ikusteko aukera izan dugu.
Amaia del Campok, Barakaldoko alkateak, “erakusketa honekin berriz ere argi eta garbi adierazten dugu zer den BAFFEST: artea eta aldarrikapena. Izan ere, gure eguneroko espazioetan jarritako formatu handiko argazkien bidez, auzotar guztiei argazkilaritza adierazpen artistiko bezala hurbiltzea da Barakaldoko Argazki Jaialdiaren helburua. Baina BAFFEST, bere jaiotzatik, jaialdi aldarrikatzaile bat izan da ere. Lehenengo eta behin emakumearen papera argazkilaritzan azpimarratzen dugu, historikoki gizonezkoek menperatutako mundua. Halaber, erakusten ditugun esposizio bakoitzak agerian jarri behar diren errealitate sozial ezberdinak adierazten dute”, azaldu du.
Euskal Emakume Argazkilarien Lehiaketa
Deialdi honek Euskal emakumezko artisten sormena sustatu eta agerian jartzea nahi du, eta bere ibilbide artistiko edo/eta profesionala finkoa ez duten Euskadin jaio edo bizi diren adin nagusiko egile emakumeei zuzenduta dago.
Parte hartzaileek hamar irudiz osatutako argazki proiektu bat aurkeztu behar dute, lanari buruzko testu bat eta biografia labur batekin batera
Miren Pastor -argazkilari eta edizio honen komisarioa- zuzendaritzapean eta Roberto Villalónek -Clavoardiendo aldizkariaren zuzendari eta aurreko jaialdiaren komisarioa- osatutako epaimahaiak, hamar argazkilari hautatuko ditu, aurreko edizioetan baino lau gehiago.
Argazkilari bakoitzak bere proiektua aurkeztu ahal izango du Barakaldoko kaleetan eta irabazleak BAFFEST 2020an parte hartuko du gonbidatu gisa jaialdiaren Atal Nagusian.
Hauek dira kontuan hartu behar diren epeak:
Deialdiaren irekitzea: 2019ko urtarrilaren 24a.
Deialdiaren itxiera: 2019ko martxoaren 15a, 00:00 CET (penintsula ordutegian).
Erakusketen inaugurazioa: 2019ko maiatzaren 6a.Oinarriak www.baffest.eus orrian ikusi daitezke.
Exposición “Hidden Iran”, de Ura Iturralde
Ura Iturraldek, 2018ko Euskal Argazkilari Berrien Lehiaketaren irabazlea, “Hidden Iran” lana aurkezten du jaialdiaren amaierarte, Barakaldoko kaleetara heldu diren formatu handiko sei argazkiekin.
Hasiera hasieratik testuinguruak ez du inork ere hotz uzten. Irango Errepublika Islamiarrean transexualitatea legezkoa da. Thailandia ondoren, munduan sexua aldatzeko ebakuntza gehien egiten den herrialdea da, kirurgiaren parte baterako Gobernuak diru-laguntza ematen duelarik ere. Dena den ebakuntza aukera bat ez da, ia-ia inposizio bat baizik.
Lurralde honen LGTBI komunitatea osatzen duten gazteen bizitza gogorra erakusten du “Hidden Iran” lanak; jaioterrian edo atzerrian bere askatasuna lortzearekin amets egiten duten gazteek. Lan hau burutzen hari zen bitartean komunitate honen persona batek bere burua hil zuen, izan ere erakusketaren azken argazkia berari eta bere eskubideengatik borrokan jarraitzen duten guztieentzako gorazarre bat da.