BAFFEST Barakaldoko Argazkilaritza Jaialdiaren III. Edizioari – Barakaldoko Udalak antolatua eta Ibilbide Bereziak europar programaren barne dagoen emakume argazkilarien lanaz osatutako kale-jaialdia- hasiera eman zaio gaur goizean herriko ordezkari publikoak, artistak eta eragile kultural ezberdinak bertaratu diren ekitaldearekin.
Arkitektura eta espazio publikoarekin integratuak dauden formatu handiko lanak, sei hiri-espazio eta espazio natural bat lotzen dituen ibilbide baten zehar begietsi ahal izango dira.
Amaia del Campo Barakaldoko alkateak, jaialdia “askotan tabu bat diren gaiak plazaratu eta argazkiaren bidez begirada kritiko bat gauzatzeko aukera bat” dela azpimarratu du gaur goizeko ekitaldian.
“Baffest gai sozialei buruz hitz egiteko bide bat izateaz gain, tradizionalki gizonezkoek bideratutako argazkilaritza bezalako sektore batetan emakumezkoen ikuspegiaren garrantzia azpimarratzeko aukera bat da ere”, azpimarratu du alkateak. “Gure herria ia-ia hilabete osoan zehar museo oso berezi batean bihurtzen da, elementu amankomunak eta egunerokoak arte-aretoetan bilakatzen direlarik”, aipatu du Del Campok.
“Honako hau hirugarren edizioa da eta herriak arte eta kulturaren anfitrioi ezin hobea izan daitekela erakutsi du. Gainera, bai herri erdian baita Errekatxo auzoan ere, barakaldotar paisaian integratuak dauden lan hauekin barakaldotarrek erakutsitako errespetua goraipatzea ere garrantzitsua dela uste dut”, azpimarratu du. “Hilabete bat daukagu aurretik lanei buruzko berezko ondorioak atera eta herritarrei zuzendutako urtez urte hazten doazen ekintzetan parte hartzeko”, bukatu du.
BAFFESTeko III. Edizioaren erakusketak NosOtras gaiari buruzkoak dira, gizonezkoak eta emakumezkoak gizarte beraren partaide garela nabarmenduz; emakumezkoengan eragina duen guztia gizonezkoei ere dagokie. Guztiok gara Nos baten parte.
“Bere begirada emakumezkoetan jartzen duten egile talde bat hautatu dugu, Otras izatera jo duten emakumeek. Beste errealitateak erakusten dituzten lanak, emakumezkoen gizarte eredu zuzen batekin ez datozen beste emakume motak, baina eragin-gunea Otra izatera jartzen dutenek ere, gure bizitzako edozein momentuan guztiok garelako bestea, beste aldekoa, baztertua”, azaldu du Villalón-ek, jaialdiaren komisarioa.
Atal Nagusia
BAFFEST 2018ko artista-zerrenda, estatuko argazkilaritza garaikide onenaren erakusgarria da. Aurten Jaialdiaren Atal Nagusiko partaideen kopurua handitu da, guztira sei izango dira formatu handiko argazkiekin Barakaldoko kaleak hartuko dituzten emakume argazkilariak.
Argazki Sari Nazionala bezala jaialdira itzultzen den Cristina de Middelen “Gentlemen´s club” lanaz gozatu dezakegu (Portu kalea, 2.zkia), prostituzio erabiltzaileak erakusten digun proiektua, eragin-gunea eragile beran eta ez biktiman jarriz. Elisa Mirallesek “Wannabe” (Hizkuntza Eskola) lana ekartzen digu, emakumeek bereziki jasaten dituzten propioak bezala onartzen ditugun inposizio sozialei buruz hitz egiten duen lanak; Bego Antónen “Haiek danak sorginak” (Errekatxo), Photoespañako azken Errebelazio Sariak, emakumezkoek agindutakoarekin ez betetzeagatik epaituak izaten ziren garaira eramaten gaitu; Mar Sáezen “Vera y Victoria” (Bide Onera), bi emakumezkoen arteko amodio istorioa erakusten digu, beraietariko bat transexuala; emakumeen erretratuak ateratzen dituen egunkari bat ekartzen digu Sara Merecek “La isla ignorada” (Foto Samar) lanean, emakume hauen ezaugarri ezberdin bakarra lesbianak izatea delarik.
Lehiaketa Atala
2016an, BAFFEST euskal emakumezko argazkilariei laguntza eta ikusgaitasuna emateko asmoarekin jaio zenez, Lehiaketa Saria sortu zen. Lehiaketa honek, hurrengo edizioaren Atal Nagusian gonbidatu bezala parte hartzeko lehiatu diren Euskadin bizi edo jaiotako sei emakume sortzaile berrien lanak batuko ditu Foruen Pasealekuan. BAFFESTeko epaimahaiak, epaimahaikide guztien adostasunarekin, saria URA ITURRALDE argazkilariari ematea erabaki du.
Ura Iturralderen irabazlearen lanarekin batera, Jennifer Custodio, María Sánchez, Sara Berasaluze, Helena Cancelo eta Arantza Elejabeitiaren argazkietaz gozatzeko aukera izango dugu, hau da, Barakaldoko gune komertzial nagusian beren lanak erakusteko epaimahaiak hautatutako sei argazkilariak.
Guztientzako ekintzak
BAFFESTek, argazkilaritza herritar guztioi hurbiltzeko irrikarekin, publiko guztientzat eta doanezko ekintza-programa antolatu du. Jaialdiaren komisarioa den Roberto Villalónen eskutik igande honetan, maiatzak 27, Bide Onera Enparantzatik irtenda (12:00h) egingo den bisita gidatua izango da jaialdiareb lehenengo jarduera. Bisitak, Bego Antón, Mar Sáez, Elisa González Miralles eta Sara Mérec artisten partaidetza izango du.
Ekainaren 7, 10 eta 17an, Luz Estefanía artistak bisita gidatua errepikatuko du. Bisita honetarako lekua gordetzea ezinbestekoa da 010 telefonora deituz -Barakaldotik eginez gero- edo 94 478 92 00 telefonora -beste herri edo probintziatik baldin bada-.
Tailerrak, berriro ere, BAFFESTen programa paraleloaren beste erakargarri bat izango dira. Aurten, hiru tailer, masterclass bat eta argazki-akelarre bat programatu dira. Lekuak mugatuak direnez, nahiz eta ekintza guzti hauek doanezkoak izan, ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea info@baffest.com helbidean.
Mar Sáez argazkilariak, argazki-proiektu bat aurrera nola eraman gaiari buruz hitz egingo du maiatzaren 26an, larunbata (11:30h), Clara Campoamoren emango duen masterclass-ean. Egun berean, arratsaldez (18:00h), Errekatxo auzoan, Bego Antón argazkilariarekin topaketa bat antolatua dago. `Bide Zaharra´ ibilbidean zehar artista berarekin joango gara han bertan jarritako erakusketa hobeto ezagutzeko asmoz.
Ekainaren 10ean, igandea, Pormetxeta Enparantzak Txikifoto edizio berri bat hartuko du (11:30h), non etxeko txikienek La Absurda Zurdak emandako tailer batean (10 urtetik beherakoa) edo Luz Estefaníak eta Teresa del Romero emandako beste tailer batean (10 urtetik gorako umeentzat), parte har dezakete. Brand New Sinclairs bertako taldearen kontzertuarekin bukatuko da jardunaldia.
Bukatzeko, ekainaren 15ean, ostirala, Helena Goñik -2016ko Lehiaketaren irabazleak- Joaquín Gómez Selva argazkilariarekin batera, Portu kaleko BAFFEST aretoan adin nagusiko pertsonei zuzendutako tailer bat izango da.
Jaialdiaren amaiera gisa, ekainaren 17an, igandea, Foto Solidaria ekintza programatuta dago Herriko Plazan (12:00h). Jarduera honetan artista eta talde ezberdinak dohaintzan emandako markodun argazki txikiak salduko dira eta bildutako diru guztia proiektu sozial bati emango zaio.
Azkenik, BAFFEST 2017ko Emakume Argazkilari Berrien Leihaketaren irabazlea izandako Teresa del Romeroren “El pequeño fantasma se puso triste” erakusketaz gozatzeko aukera dago oraindik. Jaialdiaren aurrerapen bezala aurreko otsailean Munoa jauregian martxan jarri zen lan honek familarteko harremanei buruz hitz egiten du.