Aurten ere, BAFFEST jaialdiak bere Argazki Eguna ospatuko du, jaialdiaren ekitaldi nagusia, urriaren 18anBarakaldoko **Clara Campoamor K.E.**an izango dena. Jendeari irekitako ekitaldia da.
Goiza: Aurkezpena eta erakusketak
Ospakizun eguna X. Baffest Argazkilari Lehiaketako bederatzi lan finalisten aurkezpen publikoarekin hasiko da.
Ondoren, hirian zehar banatutako aire zabaleko erakusketetarako bisita gidatua egingo da.
Ibilbidea San Bizente Garagardotegian amaituko da, non herri bazkaria egingo den (bakoitzak berea ordainduta).
Arratsaldea: Mahai-ingurua eta sariak
Arratsaldean, jarduera Clara Campoamor Zentrora itzuliko da, Asuntzi Martínez-en (Esaotra) ‘Los mostruos’ izeneko proiektua ezagutzeko, zentroaren barruan erakusgai dagoena, eta «Haiek argitaratzen dute» izeneko mahai-inguruaz gozatzeko. Mahai-inguru horretan, emakumeak protagonista eta egile dituzten argitalpenak jorratuko dira.
Ekitaldia sari banaketarekin amaituko da, eta bertan X. Baffest Argazkilari Lehiaketako bi irabazleak, BAFFEST eta Barakaldo sariak jasoko dituztenak, ezagutzera emango dira.
Programa
10:00 h. X. BAFFEST Argazkilari Lehiaketako proiektu finalisten aurkezpena eta defentsa publikoa:
- Ana Padró ‘Endo’-rekin.
- Carla Oset ‘Background’-ekin.
- Femias (kolektiboa) ‘Mujer por defecto’-rekin.
- Gloria Oyarzabal ‘Usu fructurs abusus’-ekin.
- Marta González ‘Carne de perro’-rekin.
- Mendia Echeverría ‘Volary’-rekin.
- Rebeca Mayorga ‘Simuladores de dios’-ekin.
- Silvia Ayerra ‘Diente de leche’-rekin.
- Sonia Celma ‘Columna’-rekin.
13:o0 h. Erakusketetarako bisita gidatua:
- Ainhoa Resano («ComercioRevelado»).
- Fernanda del Barrio («Ensayo para llenar un vacío»), BAFFESTeko aurreko edizioko irabazlea.
- Maied Urrutia-k koordinatutako erakusketa kolektiboa («OHARKABEAN»).
- Lehiaketako edizio honetako finalistei eskainitako erakusketa.
14:30 h. Bazkaria.
17:00 h. Asuntzi Martínez-en «Los Monstruos» erakusketarako bisita gidatua.
17:30 h. «Ellas publican» mahai-ingurua: Carmen Dalmau (‘Las mujeres disparan’), Rocío Bueno (‘Ancestras’), Asuntzi Martínez (‘Los monstruos’) eta Tania Barrenetxea (‘Apegos Feroces’), beren azken argitalpenez hitz egingo digutenak.
19:00 h. X. BAFFEST Argazkilari
