Paula Artés

BAFFEST 2024 EMAKUME ARGAZKILARIEN LEHIAKETAREN FINALISTA

Paula Artés argazkilaria artista engaiatua da boterearen espazio ezkutuak ezagutarazteko eta zalantzan jartzeko ekinbidean, eta, beraz, kontrolguneak ezagutarazten. Aldez aurretiko funtsezko ikerketa batetik abiatuta, espazio horiek azaleratzen ditu. Aurten, bakarkako erakusketa izango du Bartzelonako Ángels galerian eta Centre d’Art Lo Patin-en. Kataluniako Generalitatearen Argazki Plan Nazionalaren bilduman gordeta dago bere lana, eta, besteak beste, ondokoetan egin ditu erakusketak: Tenerifeko eta Kanaria Handiko Mapfre aretoak, Lleidako Morera Museoa eta IEI, BIAM, Unseen Amsterdam, Temporals ICUB, Kursala, SCAN eta Santa Monica erakusketetan egindako lanekin. Fuerzas y cuerpos (Indarrak eta gorputzak) argazki-liburua argitaratu du eta hainbat festibaletan hautatu dute: PhotoEspañan, Sala d’Art Jove eta MAST Fundation, Italiako Bolognan , Pla(t)form FotoMuseum Winterthur eta Generalitatearen OSIC beka eskuratu du.

Energía sumergida

Gas naturaleko tanga artifizial urperatu baten garapenak ingurumen-inpaktu larria eragin zuen, eta, besteak beste, uretako espezie ugari desagerrarazi, arrantza asaldatu eta lurrikarak sorrarazi zituen. Ondare ekonomiko izugarria duten enpresa pribatuek estatuaren gainean izan dezaketen kontrol-ahalmenaren adibide dugu Energía sumergida proiektua, enpresa horiek jarduten duteneko  lege- eta arau-esparrua moldatzeraino. Argazki bidezko ikerketa honek ezkutuko energia hori utzi nahi du agerian, lurrikarek kaltetutako eraikinen pitzaduretan edo arroken zuloetan ezkutatzeaz gain, esfera publikoaren eta pribatuaren arteko kontratazio ilunetan ere ostentzen dena.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies. ACEPTAR

Aviso de cookies