Deebo Barreiro (Vigo, 1993). Arte Ederrak ikasi zituen Pontevedrako fakultatean (Vigoko Unibertsitatea), eta, ondoren, Arte Garaikideko Ikerketa eta Sormena deritzon masterra egin zuen fakultate horretan bertan. 2016an, Madrilgo Blank Paper Argazki Eskolan ikasi zuen. 2018an, bere proiektu artistikoari esker, Ikusizko Arteen Lens Eskolaren argazki-beka irabazi zuen, eta hori dela bide, plaza bat eskuratu zion Madrilgo ikasgune horretako MAPA masterrean. Gaur egun, doktoretza egiten ari da Cuencako Arte Ederren Fakultatean (UCLM), “Queer pornografia eta pornografia feministaren eragina Espainiako arte-ingurumari garaikidean” izeneko tesia landuta, Cabello/Carceller artisten zuzendaritzapean.
Aldi berean, Meritxellen ibilbide artistikoa erakusketa-aretoetatik barrena hedatzen ari da. Besteak beste, honako erakusketa hauek nabarmendu behar ditugu: “¿Te gusta el rosa o el azul?” (Arrosa ala urdina gustuko duzu?) Estradako Dispara aretoan; “Hola, k tal?” (Kaixo, zer moduz?) Vigoko Fuck This Studio-n; eta “Ocupar un corpo” (Gorputz bat okupatzea), Ourenseko Alterarte aretoan, Vitor Nievesek komisariatua. Talde-erakusketei dagokienez, honako hauetan parte hartu du: “Dar gusto al cuerpo” (Gorputzari gustua ematea), Javier Díaz Guardiolak komisariatua Visión Ultravioleta galerian; “Gender Bender” (Transgeneroa), David Trullok komisariatua, Arte eta Garapen Faktorian; “Magical girls” (Neska liluragarriak), Vigoko A Casa Das Artes-en; “Futuro Presente” (Oraingo Etorkizuna), Semíramis Gonzálezek komisariatua, INJUVEn; “Galerías VII” (Galeriak VII), Segoviako espetxean, edo “Feminismo y feminidad” (Feminismoa eta femininitatea), Bartzelonako Can Basté-n eta Madrilgo Le Mur Photo Gallery-n. 2020an, Coruñako FFOCO festibalean parte hartu du eta, 2021ean, Pontevedrako CULTURGAL azokan.
PhotoEspaña Santander 2020 lehiaketaren lanen ikustaldian ere erakutsi ditu lana, eta horrek zuzeneko aukera eman zion Descubrimientos PhotoEspaña 2021 lehiaketan parte hartzeko.