Atal nagusia
Ura. “Beti itzultzen naiz uretako eszenetara. Beti itzultzen naiz ibai eta lakuetara. Beti itzultzen naiz ozeanoetara. Jendeak urarekin duen elkarrekintza aztertzea gustatzen zait. Urak fatxada sendoenak ere desarmatu ditzake. Urarekin bat egitea ez da amiltzea, baizik eta isurtzea. Eta jarioa, izatetik gertuen dagoen gauza da”.
Uharte batean jaio nintzen. Hala ere, heldutasunera arte ez nuen sekula harreman sakonik izan urarekin. Nire haurtzaroan ura hor zegoen, existitu egiten zen, inguratu egiten ninduen, leun eta basati isurtzen zitzaidan, baina hori baino ez zuen esan nahi, biologiako klasean ikasitako elementu bat gehiago. Hazi ahala eta munduan zehar bidaiatu ostean, ura modu ia espiritualean hitz egiten hasi zitzaidan. Urak nire barneko atalekin eta nire gorputz fisikoaren mugak gainditzen zituzten arazo sakonagoekin konektatzeko aukera eman zidan.
Urarekin izandako hizketa berri honek uretako erromesaldi batera eraman ninduen, Eskandinaviako korronte hotzenetatik hasi eta Senegalgo aintzira arrosetaraino. Ur aldakor horietan, emakumeak, gizonak, anai-arrebak, albinismoarekin bizi ziren pertsonak eta bitarrak ez diren izakiak batu nituen. Ura, nire lehen argazki liburua, orain (infinitua) den bidaia/harreman honen materializazioa da.
Artistaren biografia
Denisse Ariana Pérez Karibean jaio eta Bartzelonan finkatutako idazle eta argazkilaria da.
Bere lanak, pertsonetan, naturan, generoan, kulturan eta hitzetan du ardatza, eta nola elkarreragiten duten elkarren artean. Fantasiaren eta errealitatearen arteko elkargunean kokatzen da, artearen eta iruzkin sozialaren artean.
Denisseren lanak, Dazed, It’s Nice That, i-D, The Guardian, British Journal of Photography, Atmos, Marie Claire, El País, Elephant Magazine, VICE, Paper Journal, Another Magazine, Boys by Girls, Gaze, Afropunk, Hunger, Ignant, Paulette, Sand Magazine eta Accent Magazine bezalako argitalpenetan agertu dira.