Abian da BAFFEST jaialdiaren 6. edizioa, eta aurten Maria Azkarateren erakusketarekin hasiko da; izan ere, 2020ko Euskal Emakume Argazkilari berrien Lehiaketa irabazi zuen.
Hirugarren paisaia maiatzaren 5etik urrira bisita daiteke Barakaldon, BECen atzealdean. Kokapena ikusi.
Aurkezpenean (ikus argazkia) Amaia del Campo Barakaldoko alkatea, Nerea Cantero kultura zinegotzia, Maria Azkarate argazkilaria eta Nagore Legarreta BAFFEST Emakume Argazkilari Lehiaketaren arduraduna izan ziren. Aurten berrikuntza nagusia da jaialdiak bere esparrua zabaldu eta estatu mailakoa izango dela. Oinarriak webgune honetan bertan daude argitaratuta.
- Maiatzak 5: Deialdiaren irekiera.
- Ekainak 13, 00:00etan: Deialdiaren itxiera.
- Uztailak 13: Hautatutako lanen argitalpena.