2008 urtean hasi zen haren harramana argazkigintzarekin, Berlinen zegoenean. Hiri horretan bizi ostean, argazkilari gisa lan egiteko eta aditu bilakatzeko borondate ausartarekin, Granadako Arte Eskolan sartu zen. Harrezkero, askotariko hainbat proiektutan (bai banakakoak, bai kolektiboak) lan egin du, ia-ia atsedenik gabe. Gaur egun arte egin dituen erakusketetan, honako pisuzko galdera hau planteatu du irudien bidez: zein da emakumeek publizitatearen, modaren eta kirolaren arloan duten funtzioa?
Halaber, hainbat komunikabidetarako egin du lana, besteak beste, El Mundo eta El Correorako. Haren lana hainbat aldizkaritan argitaratu da, adibidez, DNG Photo Magazinen, Biker Zonen eta Eliot Iron-en. Gaur egun, aldi berean egiten ditu Arabako Argazkilaritza Elkarteko lehendakari eta koordinatzaile gisa egiten duen lana eta argazkilari eta irakasle gisa egiten duena.
Molka
“Garatzen ari naizen proiektu horren helburua grabaketa ilegalak salatzea da; espazio publikoetan pertsonen intimitatearen kontra egiten dituzten grabaketa horiek egiteko, gailu mugikorrak edo espiatzeko kamerak erabiltzen dira. Neure lana 2018ko uztailaren 30ean gertatutako esperientzia pertsonal batetik jaio da, Gasteizeko arropa kate ezagun bateko aldagelan. Norbaitek ni grabatzea erabaki zuen, arropak aldatzen nituen bitartean. Biluzik erakusten ninduen bideo edo argazki bat etengabe bilatzen ari nintzela deskubritu nuen pertsona asko grabatzen dituztela egunero (emakumeak gehienetan, eta, neurri handi batean, baita adingabeak ere), baimenik gabe, eta, a posteriori, irudi horiek argitaratzen dituztela edozeinporno orrialdeko «aldagelak» atalean.
Nazioartean, Hego Korean aurkeztu dira horrelako ekintzen ondoriozko salaketa gehienak. Izan ere, herrialde horretan, gizonezkoek zaletasun berezia dute emakumezkoei ezkutuan argazkiak ateratzeko edo haiek grabatzeko. Fenomeno horri Molka deitzen zaio («ezkutukokamera»ren kontrakzioa, korearrez), eta, hori dela eta, agintariek hainbat neurri hartu dituzte, adibidez, emakumezko poliziak jartzea komun publikoetan.”