Argazkigintza eta Sormen Digitaleko ikasketak Terrasako CITM en, Universitat Politécnica de Catalunyan burutu zituen 2006 an. Bere ikasketak besteak beste Antoine d’Agata, David Jiménez eta Jorge F. Bazaga argazkilariekin osatzen joan da. Argazkigintza dokumentala behaketa autobiografikorako tresna bezela erabiltzen du. Nortasuna, zorputza, natura eta musika bezelako gaiek sortzen dute bere interesa.
Duela urtebete nomada bizitza darama. Bikotearekin batera, argazkilaria baita ere, autokarabana batean bizitzea erabaki zuten. Bizi mugimendu honek erritmo lasaiago baten eta naturarekiko gertutasun beharrari erantzuten dio. Elkarrekin, Nomad Studio Art etik, erretratuak eta natura bateratzen dituzten proiektu desberdiñak lantzen hari dira.
El bosque dormido
Aurkezten den lana artista bisual, poeta eta musikari baten arteko gurutzaketaren ondorio da. Lur-baso-gorputz kontzeptuen elkarketatik sortzen den kontaketa da, eta bizitzaren erritmoaz ehuntzen da. Denborak errespetatuz. Topaketa eta banaketen artean, zoriaren bitartez, maitatzeko beharraz eta askatasun premiaz sortzen da.
Abiapuntua Eli Garmendia eta Roberto Ruíz Antúnez-en artekoposta-trukea izan zen, Peteris Vasks-en musika inspiraziotzat eta atze-oialtzat izanik. Irudi eta testuen bitartez sortutako elkarrizketa kreatiboa. Argazki bakoitzak intuizioak pizten ditu, era berean bertso eta irudiek beste irudi batzuk dituzte beren baitan. Biek, argazkilariak eta poetak, musika darabilte beren intuizioan katalizatzaile bezela.
Ezezagunera, miatugaberkora, egiten den mugimendua jasotzen da elkarrizketa honetan. Letoniako basoa azaltzen da barru-bidaiaren ikerketaren jarraipen gisa. Naturaren gertaerak eta unibertsoa gizakien amaikortasunarekin zerikusirik izan gabe mantentzen dira, bainan hala ere, osotasunaren mugimendu handi horretan parte hartzen du. Gure egunerokotasunetik, eternitatea galerazia dugun susmoa daukagu, bainan hala ere, begiztatu nahiean oin-puntetara igotzen jarraitzen dugu, instant baterako bada ere.
Ez dago ondoriorik, orainaldiko uneen lotura, ikus dezakegun lekuraino. Bukaeran, isiltasuna gelditzen da, baña beste isiltasun bat da. Obra onek, El Bosque Dormido-ra sartzeko atea eskaintzen du zeinak latenteki/sorki irauten duen izaki bakoitzaren barnean. Bere egi, misterio eta edertasunetik gure pausuen taupadak eta gure zalantzak entzutera gonbidatzen gaitu.
Jorge Fernández Bazaga-ren testua
Madril, 2019