Getxon jaio zen, 1993an. Ikus-entzunezkoen eta Ikuskizunen Produkzioko goi mailako gradua ikasi zuen Tartanga GLHBn, eta, aldi berean, argazkigintzako prestakuntza jasotzen hasi zen Antonio Lópezen eskutik, Algortako Irudi Tailerrean. 2014an, Madrilera joan zen bizitzera, eta Argazkigintza eta Zinemagintzako Nazioarteko Zentroan (EFTI) ikasteari ekin zion. Argazkigintzako prestakuntza zikloa ikasi zuen, eta, bertan, haren proiektu «Ileak» eta «Pubis» hautatu zituzten Fotoproyectos 2014 edizioan. Bilan horiek uztartzen ditu argazkiekin esku-hartze bat egiteko kalean, kaleak erakusketa gune bihurtuz.
2016an, EFTIn lan egiten has izen. Aldi berean, prestakuntza jaso zuen pixkanaka-pixkanaka nazioko hainbat autorerekin, argazkigintza analogikoari lotutako hainbat tailerretan. Autore horien artean, aipatzekoak dira Rubén Morales, Estela de Castro edo Julio Álvarez Yagüe. Gaur egun, Javier Vallhonrat-ek Moreno hautatu du «Sormena eta Estrategiak Argazkigintza Garaikidean» izeneko bere tailerrean parte hartzeko.
Y que todo siga igual
“Proiektu hori erretratua da, egunerokoa eta intimoa, erabatekoa ez dena, nire inguru eta harreman pertsonalei buruzkoa. Oraindik garatzen ari naizen lana da. Egunkari pertsonal baten modura lantzen dut gaztetasuna, identitatea, autoaurkikuntza, sexualitatea, eta abar aurkitzeko. Lurraldearen kontzientzia handiagoa eta ezaguera zabalagoa garatzeko eta horren kide izatearen sentimendua aurkitzeko, paisaia subliminal eta ez aipatu baten bitartez. Bakarrik dago presente gertakariak zein lurraldetan garatzen diren iradokitzen duten irudietako keinu eta sinboloetan.”