
BAFFEST 2022, Emakume Argazkilarien Lehiaketaren oinarriak. VII. edizioa
FOTOPOP Producciones ekoizleak antolatzen eta Barakaldoko Udalak bultzatzen duen BAFFEST Barakaldoko Emakume Argazkilarien Festibalak Emakume Argazkilarien Lehiaketaren 7. edizioaren deialdia abian jarri du.
Jaialdiaren barruan, lehiaketak izango du garrantzirik handiena aurten, emakume argazkilarien sorkuntza-lana sustatu eta ikusarazteko helburuz. Edizio honetan, aurrez aurreko harremana eta estatuko argazkilaritzaren esparruan lan egiten duten argazkilarien eta eragileen arteko loturak landu nahi ditugu, bide horretan, bitarteko gehiago inbertituta eta ahalegin handiagoak eginda.
Parte hartzeko baldintzak:
- Espainiako Estatuan bizi diren adinez nagusiko emakume argazkilariek parte hartu ahalko dute lehiaketan.
- Honako deialdi hau emakume argazkilari eta ikus-artistentzat da. Zeinahi argazkilaritza-diziplina, -gai edo -teknika baliatuta, irudiak hartzean eta horiek erabiliz sorkuntza lantzean dautzan argazkigintza-molde ezberdinetara zabalik dago deialdia.
- Aurkezten diren lanak egiten ari diren lanak edo amaitutako lanak izan daitezke, betiere beste lehiaketa batzuetan saririk jaso ez badute.
Epaimahaia eta sariak:

Susana Mar

Carmen Dalmau

Itziar Bastarrika
- Carmen Dalmau, Itziar Bastarrika eta Susana Marrek osatuko dute epaimahaia, Nagore Legarretak koordinatuta. Epaimahaiak 30 lan aukeratuko ditu, eta argazkilariek Donostian, Valentzian eta Madrilen aurkeztuko dituzte lanok.
- Hautatutako 30 argazkilariek aurrez aurre aurkeztuko dituzte euren lanak, horietako bakoitzari esleitzen zaizkion hirietan, geroago zehaztuko diren leku eta ordutegietan. Lanok aurkezteko joan-etorrien gastuak argazkilarien kontu izango dira. Nolanahi ere, justifikatutako arrazoiak direla medio argazkilariren batek aurkezpenera joaterik ez baleuka, antolatzaileek beste bitarteko batzuk baliatuko dituzte aurkezpena egin ahal izateko.
- Epaimahaiak hiru (3) lan aukeratuko ditu ikustaldi bakoitzean. Bederatzi (9) lan horiek urriaren 8an aurkeztuko dira, Barakaldon egingo den “BAFFEST Argazki Eguna” ekitaldian.
Epaimahaiak emakume argazkilari baten lana aukeratuko du, eta horixe izango da BAFFEST 2022 Emakume Argazkilarien Lehiaketaren irabazlea. Irabazleak 2023ko edizioan parte hartuko du banakako erakusketa batekin (jaialdiak ekoitziko du). Era berean, 500 euroko zenbatekoa jasoko du ordainsari gisa.
- Epaimahaiak euskal emakume argazkilari onenari ere saria emango dio –Barakaldo Saria, 300 eurokoa− eta haren lanek lekua izango dute 2023ko jaialdian. Jaialdiko irabazlea euskal argazkilari bat bada, epaimahaiak bigarren lan bat sarituko du, egilearen jatorria zeinahi delarik.
- Argazkilariek euren gain hartuko dute hirugarrenek egindako erreklamazioen ziozko erantzukizun osoa −jabetza intelektualeko eskubideei eta irudi-eskubideei buruzko erreklamazioen eta erreportajearen protagonista diren subjektuek egiten dituzten erreklamazioen ziozkoa−, pertsona fisikoak direla, pertsona juridikoak direla; hori horrela, antolakuntzak zein hura osatzen duten pertsonek ez dute inolako erantzukizunik izango halako erreklamazioen ondorioz.
- Bederatzi finalistek 150 euroko laguntza jasoko dute Barakaldora joan eta urriaren 8an lana aurkez dezaten.
Parte hartzeko, formulario hau bete behar da datu hauekin::
- Biografia edo CV laburra (gehienez ere, 1.500 karakterekoa).
- Aurkeztu nahi den proiektuaren izenburua eta deskribapena (gehienez ere, 1.500 karakterekoa).
- Proiektuaren irudiak (gehienez ere, 10 irudi).
- Argazkilariaren datuak (izen-abizenak, helbidea, posta elektronikoa, telefonoa eta webgunea).
- Hizkuntza: dosierrak gaztelaniaz edo ele bietan (euskaraz/gaztelaniaz) aurkeztu ahalko dira. Finalistek euskaraz edo gaztelaniaz aurkeztu ahalko dituzte lanak Donostiako ikustaldiaren egunean, bai eta Barakaldoko ARGAZKI EGUNEAN ere.
Egutegia:
- Martxoaren 17a: deialdiaren hasiera-data.
- Apirilaren 17a, gaueko 12etan: deialdiaren amaiera-data.
- Apirilaren 26a: hautatuko lanak argitaratuko dira.
- Maiatzaren 4a: argazki-lanak ikusiko dira Valentzian.
- Maiatzaren 6a: argazki-lanak ikusiko dira Madrilen.
- Maiatzaren 13a: argazki-lanak ikusiko dira Donostian.
- Maiatzaren 23a: ikustaldietan hautaturiko lanen berri iragarriko da.
- Urriaren 8a: BAFFEST ARGAZKI EGUNA, Barakaldon.
- Finalisten lanak aurkeztuko dira.
- Emakume argazkilari irabazlea nor den iragarriko da.

LEGEZKO OHARRA
BAFFEST 2022 lehiaketan parte hartuz gero, parte-hartzaileak lehiaketa arautzen duten eta deialdi honetan jendaurrean jartzen diren oinarri hauek nahitaez onartzen ditu. Oinarrien gaineko zalantzarik galdetu edo argibide gehiago nahi izanez gero, jar zaitez harremanetan antolatzaileekin, baffest@baffest.eus helbide elektronikoa erabiliz.
Parte hartze hutsagatik, emakume argazkilariak baiesten du argazki guztien egilea dela, eta horietako batek ere ez duela inolako eskubide publiko edo pribaturik urratzen.
BAFFEST jaialdiaren antolatzaileek eskubidea izango dute deialdi honetan zehaztutako betekizun eta baldintzak betetzen ez dituzten eskabideak atzera botatzeko.
Antolatzaile

Kolaboratzaileak eta babesleak
